XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lanak denbora eskatzen du.

Halere garbi erantzungo dizuet.

Itxaropena ez ezik, ziur ziur nago, gaizkilea oso laster onbideratuko dela...

Zer esan duzu? galdetu zion Emilianak beste denek buruan zuten galdera azkarrena eginez.

Zuentzat gaizkilea aurkitzea bizkarretik kezkak kentzea da.

Niretzat xederik nagusiena, gaizkilea gizontzea da.

Horretarako abagunerik egokiena aukeratu behar!

Eta ezkutu bat esango dizuet.

Gaizkileak aurkitzen horren trebea naizelako, jende asko harritu egiten da.

Bada, ez harri: hori maiz ez diot neure buruari zor.

Gaizkile baten atzetik hasten naizenean bi gauzaz arduratzen naiz.

Lehendabizikoz: gaizkilea jakin dezala beraren atzetik nabilela.

Bigarrenez: nire jokabidea ere ezagutu dezala: ez diodala kalterik egin nahi.

Gogoan hau bakarrik dadukadala.

Bere nortasuna ezagutzea, gero ahalik ongien laguntzeko.

Izan ere, gaizkile asko bere egite txarra aitortzeko gerturik legoke.

Baina ez dute inor bere barrua ustutzeko.

Lagun urkoengandik borondate txarra eta madarikazioa besterik ez dutelako izango, etsi etsian daude.

Onbidetik horrek atzeratzen ditu.

Gaiztagin batzuek beren gaiztakeria beroaldi batetan egin dute. Edo bizibeharrak eraginda.

Hoiei eskua luzatu behar zaie.

Orain ere gaizkilea bide hobera ekarriko duzula uste duzu? galdetu zion Iker Sarasketak irudikor.

Bestela azalduko nuke nik arazoa.

Nire susmoak egia bihurtzen ari dira.

Han mutur batzuk lotu behar ditut egia osoa jakiteko.

Egia hori gaizkileari onez onean azalduko diot.

Eta gero...

Eta gaizkileak egia beste modu batera ikusten badu, galdetu zion Gotzonek irrizuriz.

Egiari jarraitzen bazaio, egia horrek argi egingo dio... Baina ba da zenbait gaizkile harro burua makurtu baino edozein zigor hartu nahiago duena.

Jon loak hartu zuen, Gotzonen harritu aurpegia iduripenean gandutzearekin batera.